Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

ASTROFISIKA

 

 

koilarari eragitean zulo beltz txiki bat katiluan

hor behar dute eskumuturretik eroritako minutuek

ilunpetik atera ezin diren margoek ezinezko akuarelek

hor behar dute azkenik gabe geratu ziren adioek

eulirik ez gure inguruan

 

gelako hormek ez dakit noiz arte eutsiko dioten

heldulekuren bat bilatu nahi dut zure aurpegian

zuloaren alde honetara lotuko nauen haga

larri begiratzen diot kafeari

 

dena badoan istantean horra zure ahoan gordelekua

saltaka noakizu hitz batetik bestera

jausteko beldurrez

ez eten solasa lotu esaldiak atertu gabe

esan berriro kontu horiek itxaron iezadazu ahoa zabal

 

behera so egitean mundua dakusat

azukre koskorra katiluan desegiten