Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

SATURNO ETA JUPITER 2020KO ABENDUAN

 

 

egunkarian zu eta ni

koloretako argazkian

lehen planoan nire urdaileko zirimola

errenditzen ez den jupiterreko ekaitz hori

 

kazetariak dio hor goian batuko garela

bi planetok puntu bera

gasak nahastuko ditugula urteko gaurik luzeenean

 

ez al da ederra

elkarrengandik milioika kilometrotara egonagatik

keplerren indarrek irristatu eta

zure eraztuna zeharkatuko dut

 

goizalban eskuak luzatuko ditugu

baina hatzek elkar ukitu gabe agurtuko gara

ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzeko

putzu beltz amaigabean igeri