Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

ENKONTRU TALKA (I)

 

 

trabeska jarri zait unibertsoa

autoaren fokuak gurpildun zulo batera zuzenean

nire abiadurak ez du heldulekurik

kristal txikiz bete zait ahoa garrasia

klaxona sakaturik geratu da etenik gabeko adarra

airbaga zerura doan sunda globoa

bular zulatutik airea

odoletan atera naiz leiho zartatutik

beste autoaren barnean ikusi zaitut konorterik gabe

errepidea kamioiak ibaia fabrikak geldi

odolbildua eragin diogu autobideari

argi urdinak entzuten dira urrunean

helikoptero bat gure gainean hodeiak ehotzen

elurra dator