Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

AZKEN JELAK

 

 

uste dut urte hartan izan zela

oraindik ixteke elkarteak

mahaian hamar lagun

eta pantailan

antartikatik inoiz etendako izozmendirik handiena

 

bisaietan seinaleren bat topatzen saiatu

izango zuen norbaitek azalpenik

izan behar zen gure artean argi printzarik

baina sorbaldak altxatu

eta begiak makurtu genizkion elkarri

 

ez genekien nola iritsi ginen haraino

eta larriagoa

inork ez zuen ideiarik handik nola atera

 

azkar edan genituen edalontzietakoak

azken jelak urtu aurretik

 

gero mugikorrak eskuetara

laster iristen hasiko ziren

ustekabeko deien zain jarri ginen