Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

PERISKOPIOAK

 

 

itxi kamaroteko atea eta gerturatu belarria

ez du inork entzun behar

urpekontzi honetako marinelak poliziak izan daitezke

ez du inork jakin behar

nire barnean zu lako ume bat ezkutatzen da

 

begi nabarrak eta azala zuk baino ilunagoa

joaten ez zaion izu dardara ezpainetan

makina-gelan gordea dago aspalditik

 

kanpotik inork ezer suma ez dezan saiatzen naiz

haren pausoen erritmoan taupadak ematen ikasi dut

nire arnasa hotsarekin estaltzen haren hasperenak

sototik zarata susmagarriak datozenean eztul egiten

 

ez dakit nondik datorren noiz sartu zitzaidan

zein portutan topatu zuen zirrikitua zabalik

bustiak zekartzan galtzak eta kresal usaina

ez da gure hizkuntzan mintzo

baina badakit zerbait duela ments

 

begiak utzi dizkiot bila jarrai dezan

ur azalean erne diren bi periskopio

ezinezko uharteen peskizan