Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

ETXEKOAK (2003)

 

 

Andrea dut adorea

alias eznaizkonforme

senak diotso: beti erne

eta erdi buhamisa

eztizkoa larru mintza

egarrituaren ihintza

Andrea dut onddo beltxa

lurreko perla bakana

odol gorriko mingrana

 

Alaba dugu esperantza

alias sorpresa-kaxa

moldatzen da bere kasa

mihian badu sasoia

eta beti arrazoia

atrebitzen naiz doi-doia

Alaba dugu ezpal brantxa

zuhaitz okertu hauena

muskil eta ahalmena

 

Semea dugu erreka bizi

alias martin-pirata

hor dabil altxor bilaka

maite du nabigatzea

non ote den jakitea

gauzen iturri gordea

Semea dugu uharri bitxi

arroka higatu hauena

hamaika kolore duena

 

Ekarri dugu erdi axeri

alias beharri-tente

ttiki baina baliente

ez fida ez baita saindu

lasterka ez dabil maingu

ia dena, arima salbu

hankabikoon iduri

faltatzen denean pena

huts handia utziko duena

 

Ni barne hau bortzekoa

alias... (bertzeek erran)

ez gabiltza beti gerran

Elkarren aldamenera

patuak gaitu bidera

libre bakoitza da bera

Trena abian badoa

egiteko dago dena

hauxe da gure kondena