Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

KUTXA BELTZA

 

 

Gure gurasoek

ez zuten gezurrik erran

ez zuten dena kontatu, ordea

lotsaz edo beldurrez

beldurrarengatik

eta lotsarengatik

 

Ate batzuk itxirik gelditu ziren

Nork erakusten ditu

bere etxeko

armairu tiradera guziak?

Ez ziguten eman

afera delikatuenen

kutxa beltzaren giltza

 

Alaba eta seme garenok

kondenatuak gaude

falta ditugun solas horiek

aurkitzen saiatzera

mututasunean miaka