kritikak:
Alkasoroko Benta, Eneritz Iraola,
Galtzaundi, 2013-04-12
«Idazlearen gazte garaiko oroitzapenak fikzioarekin dantzan doaz. Ipuin laburrak direla pentsa liteke hasieran, baina irakurri ahala konturatzen zoaz guztia ongi ehundutako sare bat dela».
Istorioz sortutako nobela, Aritz Galarraga,
Deia, 2013-04-20
«Ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena; ipuinek, generoaren kontzepzio estu baten arabera, hasiera bat eta bukaera bat izan behar dutela ulertzen badugu».
Mugaldeko herria, Javier Rojo,
El Diario Vasco, 2013-04-26
«Nobelaren balio nagusia idazkeraren gainean finkatzen da, idazkera ere tradizioaren eta modernitatearen arteko tirabiren sinbolo bihurturik. Izan ere, zentzu desberdinetan ulertuta, gurea mugaldeko herria da».
Hizkuntzan hartu dute leku, Mikel Asurmendi,
Berria, 2013-05-05
«Ezin da ulertu oraina, historiaren aldagaiak ulertu gabe. Alkasoroko Bentanen murgilduz gero, iraganeko ez-aldietan eta ez-lekuetan barrena sar zaitezke. Memoria kolektiboa eraikitzeko fikzioa ere behar dugu, asko eta anitz».
Martin kontalari, Iker Zaldua,
Gara, 2013-10-27
«Kontakizun atsegina da, irakurlea orriz orri aurrera egiteko irrikaz mantentzen asmatzen duena, dela beste istorio xume eta xarmagarri bat aditzeko, dela gure herriak izandako errealitatean barna lerratzeko».
Alkasoroko Benta, Asier Sarasua,
Eibartik, 2014-01-14
«Hizkera bizia, landua, nafar ukituz hornitua, oso erakargarria eta eleberriari zoragarri doakiona. “Doinu naturala” aipatu du Asurmendik. Horixe da! Naturala ez ezik, eraginkorra ere bada, kontakizunerako doi-doia».
Ikusi eta ikasi, Saioa Ruiz Gonzalez,
Argia, 2014-04-13
«Atal bakoitza momentu konkretuetako oroitzapenei badagozkie ere, denak elkartuz garai zehatz bateko puzzlea osatzen dute».
Alkasoroko Benta, Mikel Babiano López de Sabando,
hirinet.net, 2014-06-03
«Bizitza baten deskribapena baino askoz gehiago eskaintzen digu Tabernak liburu honetan. Zer, bada? Garai historiko baten kronika eta mundua interpretatzeko modu berezi-bereziak, hori guztia Martinen begien eta ahotsaren bidez kontatua».