Txokolatezko dinamita
Txokolatezko dinamita
2001, narrazioak
136 orrialde
84-95511-46-0
azala: Garbiņe Ubeda
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2021, poesia
2013, nobela
Txokolatezko dinamita
2001, narrazioak
136 orrialde
84-95511-46-0
aurkibidea
 
Txokolatezko dinamita
Mikel Taberna, 2001
kritikak:
Leherketa txikien amarauna, Oier Guillan, Gara, 2001-12-08
«Liburu honetan autoreak xehetasun handiz josiriko unibertsoa atontzen du, zeinean Alkasoro herria eta bertako bizimodua bera diren narrazioen arteko lotura. Alkasoro herrian itxirik den haizearen gisa, txoko batetik bestera ibiliko da autorea, isilik baina guztia ikusten eta entzuten».
Garai hurbilak, Igor Estankona, Deia, 2002-02-15
«Hunkitu egin nau, eta hau oso hitz serioa da liburu bati lotzeko, natura eta gizakien arteko hari ikustezinak agerian jartzeko idazleak egiten duen ahaleginak. Usaindu eta ikusi egin daitekeen liburua da».
Berezko moldez margoturiko ipuinak, Mikel Asurmendi, Irunero, 2002-08-01
«Ipuin bakar batek ere ez zaitu indiferente utziko. Euskaldunon iraganaren lekukotasun paregabeak, joan zitzaigun mundu bateko istorioak eta ipuinak, berezko molde batez margotuak».
Ur bizia, Aingeru Epaltza, Nabarra, 2003-10-01
«Pena bakarra hartu dut, Txokolatezko dinamitaren osagaiekin zer-nolako nobela puska idatz zitekeen pentsatzean. Ni, bederen, gehiagoren gosean gelditu naiz, baina beharbada hori da liburu batez erran daitekeen gauzarik hoberena».
Txokolatezko dinamita, Asier Sarasua, Eibartik, 2014-01-04
«Zenbait pertsonai, gainera, kukuka azalduko zaizkigu ipuin batean eta hurrengoan, orain protagonista, hurrengoan “figurante”, mundu horri batasun modukoa ematen».