Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

GAUA

 

 

Gauari jokatu gintzaizkion

zezen zaurituak bezala

geure adar makestuak

oihalari iltzatu eta tira eginez

luzatzeko eginahalean

 

Hondarreko

gudaroste desberdinetako

ehiztari banaka batzuk

bertzerik ez ginen gelditu

egun berria iragarriko zuten

erloju guzien atzetik

 

Elkartu bagina, halere!

baina hura Babel baitzen

heriosuhar saiatuagatik

lehenbiziko argi izpiak

bentzutu gintuen denak

gupidarik gabe