Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

PIRATA

 

 

Txomin

 

 

Zubi aldera joaten ikusi haute

katuek teilatutik

eta bidean utzi duan

besarkaden arrastoa

segitu diagu

 

Zer ari haiz bilatzen

lamina xerbelduen errekan?

 

Gure koplak harrien artean

jostetan hasi dituk

aingirak bezala

eta kilika egin ditek

hire hanka biluzietan

 

Orduan hik

begiratu diguk

eta ohartu haiz

arrunt bihurtu dela

gure kofradia aldrebesa

inor ez duela ikaratzen

gure bandera beltzak

hik ez baduk dantzarazten

ez dugula sekula

inongo uharte sekretutan

altxorrik aurkituko

hire bibote gorria

bezain urre

 

Gure Momo erregea!

 

Euria ari dik gogotik

oroitzapenen itsasoan