Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2021, poesia
2012, poesia
 

 

ZAIN DARAMAGUN SUGEA

 

zain daramagun sugeak

ez du deusetarako balio

 

azken pintxoak

ozeano zabalak izan dira

txaluparik gabe

irlatxoz irlatxo

nahiz eta idatzitako olerkiek aurkakoa adierazi

nahiz haurra iruditu nerabe

nahiz heldua ikusi atso

nahiz intxaurrak eman ezkiek

nahiz amildegitik enborra hazi

 

atzerapenezko olatua: egia esateko

zailtasunean zerrautsezko zutabe

iraganean irinezko ortzadar

 

gortinetako loreak leiho egin dira

eta zure begi eztiek

hemen behar lukete

nireen zain

eta ez Italiako zentro-ezkerreko

koalizioaren irudian