Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2021, poesia
2012, poesia
 

 

TEILATUAN EURIA

 

goroldioa: teilatuko gorotza

iraultza: berekoiaren morrontza

 

euria panpina da harlauzarik gabeko kalean

goitik behera argiontziak urtzen

 

nahi dut oheak

        kukluxklanen gurutzeek bezala

        su har dezan

nahi dut zure eskuek

        kristal hautsien gauean reichtagak lez

        hauts ditzan prakak

eta nahi dut gure arratsa

        kaioak galizan bezala

        belztu dadin

 

iluna gerturatzean ohartuko zara

beldurra pospolo kaxetan baino hobe

gordetzen dela teilatupean

 

beldurra: goroldioa gure etxeetan

jan eta jan

edan eta txotx!

euria eta iraultza

kukluxklanen gurutzeak itzaltzen

 

goroldioa: teilatuko gorotza

iraultza: berekoiaren morrontza

teilatua: goroldioen kolaxa