Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2021, poesia
2012, poesia
 

 

AUTOPSIA EROKERIA DA

 

esaldia arraina da

eta hitza ezkata

putzuan izerditan

 

zure saihetsak

taupa-taupa

biriketan

 

biren artean liburua haustea:

irribarre erdian

poztasuna bikoiztea

 

zelata itsua

 

esaldia arraina da

eta hitza ezkata

putzuan izerditan

 

ez dago garbi labana

kathyren begitik ateratzean,

ez dago garbi zirrara egin ote zion

 

ekaitzari haizerauntsia deitu

eta teilatupean gelditu dira hiritarrak,

lorontziak badaki zaparrada dela soilik

eta potxingoetan galtzerdiak bustitzera doa

 

martin-arrantzalea da ur gehien edaten duen txoria

 

egoeren aurrean distantzia hartzeak

egoerak beraiek hobe aztertzea ahalbidetzen du,

distantziak heriotza esan nahi du oro har,

egiatik gertuago gaude hil den hori aztertzean

eta kristo gurutzean (gurú egitean)

besarkadaren antitesi ariketa da

 

laburpena eta

sintesia

bipuntu

autopsia

 

joatean itsas paradisua gazitu dugu

 

ekaitzari haizerauntsia deitu

eta teilatupean gelditu dira hiritarrak,

lorontziak badaki zaparrada dela soilik

eta potxingoetan galtzerdiak bustitzera doa

 

zelata itsua

 

biren artean liburua haustea:

irribarre erdian

poztasuna bikoiztea

 

esaldia arraina da

eta hitza ezkata

putzuan izerditan