Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
HUNKIGARRIAK, LATZAK, ZAILAK IRENSTEN
Poema hunkigarriak, latzak, zailak irensten, grabeak, garratzak, gordinak... ez dago inolako duda izpirik horretan, Sarrionandiak eskaintzen dizkigunak, oraingoan. Seguruenik, irakurlea, liburu hau amaitu ondoren, ez da hasterakoan zegoen bezain sosegaturik eta lasai geratuko. Zerbait irauliko zaio barruan eta handik aurrera irudituko, bera ere zelda batean entzerraturik bailegoen, oraindik esku artean daukan liburu hori kate astuna bihurtu zaiola.
Nolabait sailkatzekotan liburu hau poesia generoan, soilik, sartuko luke norbaitek, besterik gabe. Baina bada hori baino askozaz gehiago ere, onerako edota txarrerako, liburu honek genero eta azpigenero ugariak biltzen baititu. Liburu hau, poesia izateaz gain, historia ere bada, eta autobiografia, eta memoriak dira, eta testigantza aparta eskaintzen du, eta salaketa krudela egiten, eta kritika akuilagarria burutzen...
Gainera, liburu latz eta zirraragarri honi tanta garratz batzuk gehitu beharko zaizkio, irakurle askoren kasuan behintzat, bere egilea ezagutu eta gero: oso bestelakoa baita liburu baten idazlea ezaguna edota oso ezaguna izatea, ez baita gauza bera idazle hori oso laguna izatea eta jakitea hainbeste nozitu duela eta, agian, oraintxe bertan ere ari dela sufritzen...
Eta sufrimenduarekin loturik liburu honen irakurlea ohartzen da Sarrionandiak behin baino gehiagotan aipatzen duela Dante eta honen Infernu ankerra, La Divina Comedia obratik honaino ekarria. Batean «Hona sartu zaretenok, ahaztu ezazue esperantza oro» famatu hura birgogoraziko digu eta beste batean, Infernuko ataletik XX. Kantua ekarriko digu gogora... Eta batek baino gehiagok, halako aipamenak irakurri ondoren, pesimismo kutsu aparta iritziko dio, agian, Sarrionandiaren liburu honi, hori ere, ezkorra, bai baita obra hau.
Zera argitu behar da honen gainean, Dantek Infernuko XX. Kantuan aztiak eta igarleak aipatzen dituela. Bertan kondenaturik daudela aztiak, eta isilik ari direla negar batean, bereziki haietako bat, Anfirao, gehiegi samar saiatu zelako etorkizunean begiratzen.
Orduan norbaitentzat eta bere iritziz, pesimista samar azaltzen bada honako liburu honetan Sarrionandia, pentsa dezagun, une batez, bera ere aztia dela, eta aztiek eta igarleek sarritan ez dutela asmatzen (Dante dixit). Eta, idazle klasikoaren esanarekin berpiztu eta animaturik, posible dela oraindik, zulotik begiratuz, argi izpi bat antzematea, gero eta handiagotzen joango dena, horrela aztiek, ez asmatuz, huts egin dezaten eta denok esperantza berriz ere geureganatu dezagun.
Joxemari Iturralde
1992