Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
VIS A VIS
Arraroa da kanpoan hilean ordu beteko amodio eskubidea
erreklamatzeko egiten den ilara.
Edonondik heldu eta errenkadan itxaroten dute emakumeek,
haien ama-amamek 39an errazionamendua bezala.
Hiru urtetan lehenengoz dago mutila barruan katxeoaren zain,
Amodioaren bila.
Arraroa eta ederra da umilazio hori. Urduri dago,
izerdia bezala dariola gogartea.
Imajinatzen du bi gorputzen biluztea, ezezagunen dardaraz
biluzten dira.
Ohearen armazoiaren kirrinka. Eta arropa lurrean,
zimurturik, ezikusiarena egiten duen lekukoa lez.
Arraroa da mutil horrek neska aurpegi bat behar izatea
bere burua ikusteko.
Neskari ez zaio ispilurik faltako, pentsatzen du mutilak.
Eta ez du horretaz pentsatu nahi.
'Lekua ez da txarra, ezta?' esango du neskak edo mutilak.
Itogina galdarara jausten, izkribuak horman.
Gurasoak nebarreba bihurtzen direneko gelak
bezain ona da.
'Ondo zaude?' 'Badakit ez nizukeela hau esan behar,
baina jakin behar duzu...'
Pozgarria izango da, poza inoiz negar anpulu batzuek
zipriztindu arren.
Arraroa eta ederra da amodio eskubidea eskatzeko ilaran
zain egotea,
buruari bueltak ematen. Biluzteko agindu dio mutilari
funtzionarioak.
Arraroak da tinbrea, hasten hasi denaren amaiera
anuntziatzen bezala.