Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
EZKUTUKO GUTUNAK
Funtzionarioa gutun mordoarekin heltzean
presoak inguratu
eta eskuetan gutunak banan-banan
kalatxorien antzera zabaltzen zaizkie.
Funtzionarioak aldez aurretik irakurri eta
—euskara debekaturik dago—
zentsuratu ditu: 'oheratzeko orduan zure hutsunea
sentitzen dut ene alboan' / 'ama gaixorik dago
medikuak esan digu igual datorren astean
emango diotela alta ospitalean' /
'koadrilan zure zain gaude eta bitartean ez dugu
gehiago edaten, edo berdin edo gutiago' /
'maisua etorri zait esatera haurrak eskolan
negar egiten duela batzuetan...'
Horrelako gauzak leitzen ditu funtzionarioak
eta gero presoak, erdaraz baldin badira.
Baina noizean behin legez kanpoko gutunak ere
ailegatzen dira,
ezkutuan sartuak, nork daki zelan, letra xumez
eta euskaraz izkiriatuak gehienak.
Gezurra dirudien arren, beste gutunotan ere ez dator
sekretu larririk.
Funtzionarioek banaturiko gutunetakoak bezalako
mezu sinpleak dira gehienak,
baina 'maite zaitut' eta 'hurrengora arteak' ere
samurragoak dira euskaraz,
eta erdarazkoak ere garbiagoak dira, inork
ikertu edo begiratu ez dituelako.
Eta helduko dira gutun ezkutuok edo eroriko dira bidean,
kontrolak eta katxeoak gogorrak direlako,
baina ez da galduko zentsuratu gabeko
gutunak hartzeko esperantza.