Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
GAUEZ LO EGIN EZINIK
Brodatuaren bestaldea / Le paysage c'est un état
d'âme / Antzinako haurra
munduaren tamainako globoa puzten / Panpinak
hilekoa dariela / Arrainak nasa gainean /
Como são bonitos os marinheiros / Surik gabeko
sutondoa / Albiste onak itxarotea
dentistak hagina kentzen dizun artean / Rj rj rj /
Sutondorik gabeko etxea /
Etxerik gabeko bizilekua / Zakurraren belarri
zuloan gainbizitzea /
Betaurrekoak lurrean / Bizitzen ikasi orduko
hiltzen ikastea /
Saguak zelda bazterrean rj rj rj / Leku zikina
eta gainera ilunetan...
Denbora den dortoka hori pasatzen da
pausarik ia egin gabe.
Haren maskorpean bizi arren, haren aldentzeari
begiratzen diogu.
Arropa zikinak ikuztokian bezala pilatzen ditut
lerrook pospoloen argipean,
ea kabitzen zaizkidan heldu den goizeko trasladoan,
hogeita bost kiloko poltsan.
Dortokaren maskorra: urteen edalontzia.
Gezala, herdoila, koralak.
'Aihene' bezalako hitz laburren bat asmatu:
'zugabakarrik'.
Ahanzturan oroitarriak altxatu: baserri fabrikak
gure herriko haran berdeetan.
Desolazioa poesia deritzan hori bihurtu? It looks well
on the page /
but never well enough. Alegra gaitezen
ilunpeei begira,
agian goizalba da nonbaiten, antipodetan agian,
Zeelanda Berrian.