hemen naça orçirik
...lagungabe bide lusean
peril asco pasaturic
nigar begi bapederac,
bere aldias oroyturic.
Aminduzeko Joanek 1564an, Iruñean
otea lili denean
xoria haren gainean
hura juaiten airean
berak plazer duenean
zureta ner’amodioa
bala dabila munduan.
partitu nintzan herritik
bihotza alegerarik
arra-jin nintzan herrian
nigarra nuen begian
har nezazu saibetsean
bizi nizano munduan.
Herrikoia
Orduak yoanik dira poliki.
Amabi-t’erdiak arte ez gera sartu Donapaleu’n.
Kaleak utsik, otordua baita...
Errizelaian orraatik arki ditugu morrosko eder batzuk.
Euskeraz galdegin ta euskeraz erantzun.
Eman dizkigute bearberriak...
Xabier Lizardik, 1922an
eskuara galtzear dagon
Ahetzeko managuneko jende bakotxari
gogo onez eskainirik
etsitzeko tenoria ez bitzauku oono jin...
Itxaro Bordak
1995eko udan Maulen
Eleberri honetan agertzen diren pertsonajeak oro —gertakari zenbait salbu, bixtan dena— asmatuzkoak dira zinez. Baldin zerbait iduripen atzemaiten bada egiazko pertsonajeekin, koinzidentzia hutsa dela zin egiten dugu.