Zeruetako erresuma
Zeruetako erresuma
2005, nobela
344 orrialde
84-95511-71-1
azala: Marcelo Díaz
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2024, poesia
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
Zeruetako erresuma
2005, nobela
344 orrialde
84-95511-71-1
aurkibidea
 
Zeruetako erresuma
Itxaro Borda, 2005

Itxaro Bordaren zazpigarren nobelak XX. mendean barrena Otsabideko jendeen zoritxar eta bozkarioak aletzen ditu. Zeruetako erresuma eleberriak amodioa eta heriotza ditu ardatz nagusi, sasoi zailetan: gerlak, emigrazioa, bizibide makurrak… Herri baten mende bateko historia egiten da, garai bateko eleberri handien tankeran, eta hala ere Itxaroren estilo zirtolari eta jostakinarekin kontaturik beti.

kritikak:
Otsabide, denon bide, Igor Estankona, Deia, 2005-05-24
«Zeruetako erresuma hasterakoan irakurleari irudituko zaio menturaz muturreko egoerak edo pertsonaia bereziki zailduak aurkeztu gura izan dituela idazleak. Sentipen hori jabaldu egiten da, ordea, Itxaro Bordaren idazkeraren indarraren eraginpean».
Omiasaindukari, Iñigo Roque, Gara, 2005-05-28
«Muker, gordin, zorrotz, eta, aldi berean, atsegin aire batez aletzen dizkigu istorioak Itxarok, era katartikoan, moralizatzeko batere asmorik gabe. Badaki nekez esplika daitezkeela hainbeste gauza eta halako neurritakoak hirurehun orrialdean».
Sufrimenduaren lirika, Alvaro Rabelli, El País, 2005-10-16
«Kontaera mingarria eta aldi berean xamurra da, lirismo handiarekin, sufritzen dutenekiko elkartasun keinua gordeaz. Ez da kronika baina bai ikuspegi zabala eta kritikoa XX. mendeko Ipar-Euskal Herriko gertaerez, Bordaren liburuetan ohi den bezala».
Lurrak eta zeruak, Mikel Bujanda, Jakin, 2005-12-01
«Bere pertsonaiengan ageri den bera da Itxaro Borda idazlea: disidentea. Araupeko diziplinatik kanpo ibiltzeko ausardia eta arriskua harturik dabilena. Estandarraren ortodoxiatik libre, Itxaroren erresuma literarioan barneratzea ez da goiz erdi batean egin daitekeen ibilaldia».