Eskertzak
Liburu hau ezinezkoa zitzaidakeen idaztea, materialki zein gogoz, hainbat lagunen sostengurik gabe. Guzti-guztiei eskerrak eman nahi dizkiet bihotzez.
Liburua idazteko ikerkuntza-fasean abegi onez hartu nauten artxibo, museo eta liburutegiei, eta haiek egiten dituzten langileei: Oteiza Museoari eta, bereziki, bertako langile adeitsu eta nekaezina den Borja Gonzalezi. MoMAko artxibozain ezin profesionalagoei: Christina Eliopoulos, Elisabeth Thomas, Michelle Harvey. University of Connecticuteko Liburutegiari eta Melica Stinnetti. Antonio Saura Fundazioko Marina Saurari. New York Public Library, Archivo General de la Administración eta Chillida Leku museoko langileei.
Era berean, bi ikerketa egonaldi ezinbestekoak izan dira liburua osatzeko, eta eskerrak eman nahi dizkiet egonaldi horiek posible egin dituzten Euskal Herriko Unibertsitateari, The City University of New Yorki, eta New York Universityri eta Jordana Mendelsoni.
Liburua idazteko bi idazketa egonaldi baliatu ditut, eta bertan jasotako txera eta ezagututako kideak gogoratu nahiko nituzke: La Casa de Belmonte eta Art Omi Writers Residency. Mila esker, bereziki, azken honetako D.W.ren lanari, Ritaren sukaldari-eskuari, eta nire idazketa-kide maitagarriei: Aria, Catherine, Domi, Ilki, Kata, Nomi, Saraid, Shubnum, Sung eta Tyree.
Mila esker liburu honen aurreko bertsio bat irakurri eta beren iritzia eman didaten adiskide estimatuei: Gorka Arrese, Maialen Berasategi, Ibon Egaña, Nerea Ibarzabal eta Mikel Onandia. Haiei esker testua hobea da, eta nire adorea handiagoa.
Eskerrak, halaber, Arantza Santesteban, Rosa Parma, Sergio Prego eta Gabriel Pericasi.
Frank O'Hararen Miarritzeko argazkia John Ashbery-rena da.
© John Ashbery. Georges Borchardt, Inc.-en bitartez eskuratua,
Estate of John Ashbery-ren baimenaz.
Oteiza Museoaren artxiboan eskuratu dira Oteiza, Chillida eta
Ramosen argazkia (FD-2746), Fotos Marin-ek egindakoa,
eta erakusketaren pase bereziaren irudia (22306 erreg.).
Beraien baimenez argitaratzen dira hemen.
Erakusketaren argazkiak (George Barrowsek egindakoak)
eta gainerako dokumentuak (CE, II. 2. 127. 3. 2 eta FOH, 17 karpetak)
MoMA museoko artxiboan eskuratu dira eta haien baimenez argitaratzen dira, Scala Archives etxearen bitartekaritzarekin.