Aurkibidea
LEHENENGO ZATIA
Iturriko mamuak
pragako bigarren ipuina
Belarraren ardura
hungariako lehen ipuina
Bederatzi egun
BIGARREN ZATIA
Eszterren iturria
danimarkako lehen ipuina
Koipea zarete
danimarkako bigarrena
Ortozik eta zikin
budapesteko bigarren ipuina
Lanbrotan
HIRUGARREN ZATIA
Iturria lanbrotan
zuricheko ipuina
Egurra eta soka
suitzako bigarren ipuina
Ozpinarena
Aurkibidea
LEHENENGO ZATIA
Iturriko mamuak
pragako bigarren ipuina
Belarraren ardura
hungariako lehen ipuina
Bederatzi egun
BIGARREN ZATIA
Eszterren iturria
danimarkako lehen ipuina
Koipea zarete
danimarkako bigarrena
Ortozik eta zikin
budapesteko bigarren ipuina
Lanbrotan
HIRUGARREN ZATIA
Iturria lanbrotan
zuricheko ipuina
Egurra eta soka
suitzako bigarren ipuina
Ozpinarena
LAUGARREN ZATIA
Erleak iturrian
Leire Barturenek idatzi digu gaur, ez dela Varsoviara etorriko, Moskura joango dela artez, eta han elkartuko garela, hara joan behar dugula geuk ere. Han dago Pedro Iturria, antza... Haren helbidea dauka, Moskukoa, duela hiru-lau egunekoa. Ez dakigu zergatik baina Leirek badaki Iturria bertan dela oraindik eta han egongo dela datozen egunetan, asteetan beharbada.
Hasieran Iturriak Petersburgera joan nahi omen zuen, Minskera bestela, baina Moskura heldu da azkenean. Ez dakigu zergatik dakien Leirek hainbeste gauza, hain zehatz. Informante on bat harrapatuko zuen beharbada, hiztuna, hitz egiteko beharrizanarekin, edadekoa... A. Pienaar hori topatu du beharbada, Alan izeneko hori. Kontua da Moskurako prestatu garela, Eszter ere badator.
Mazureken usaina sumatu dugu Sheratonen gelan oraindik Moskurako maleta prestatzen ari ginela. Ez da erabat txarra. Botila bi topatu ditugu gelan gainera, sofaren tolesturetan bata, gradu askokoak biak, merkeak. Ez dakigu non erosi dituen Mazurekek, nori, apenas irten da gelatik hemen egon denean.
Liburu batekin lokartu naiz bazkalostean eta esnatu naizenean Soro harrapatu dut kantu txikian, apal-apal. Mazureken kantu bat iruditu zait, doinua bai behintzat, erraza da hori, baina letra ere bai... Letra ere ikasi du Sorok, Eszterrek ere ulertzen ez duen letra. Arnasa natural eta begiak apur bat irekita nituela ikusi duenean, isildu egin da.
Bihar iluntzean daukagu hegaldia. Eszter eta Soro isildu barik ari dira euren artean berbetan, ehiza postuaz, Janen emazteaz, Janen alabaz, gozoki-paperez, lokatzez... Iruditzen zait denbora osoan ari direla gauza berberak errepikatzen. Aspertu egin naute, nahiago dut hau idatzi, ez dakit zertarako, ez dakit norentzat... Esaldi solteak aditzen dizkiet lantzean behin, ondo-ondoan dauzkadalako, Potroak Iturriak, esan du Sorok halako batean. Gaztelaniaz esan du noski, Eszterrek ulertzeko moduan. Eszterrek barre egiten du batez ere, barre egin behar denean.