Iazko hezurrak
Iazko hezurrak
2014, nobela
384 orrialde
978-84-92468-65-2
azala: Lander Garro
Unai Elorriaga
1973, Algorta
 
2024, nobela
2019, nobela
Iazko hezurrak
2014, nobela
384 orrialde
978-84-92468-65-2
aurkibidea

Aurkibidea

LEHEN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako hiru narrazio

Ilaretan

Bodrogiren zuhaitzak

Umeen alde

BIGARREN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako beste hiru narrazio

Hamar txakur

Etzanda

Hirugarrena

HIRUGARREN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako beste bi narrazio

Izaretan

Ez kantu guztiak

LAUGARREN ATALA

Erosi: 21,85
Ebook: 3,12

Aurkibidea

LEHEN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako hiru narrazio

Ilaretan

Bodrogiren zuhaitzak

Umeen alde

BIGARREN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako beste hiru narrazio

Hamar txakur

Etzanda

Hirugarrena

HIRUGARREN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako beste bi narrazio

Izaretan

Ez kantu guztiak

LAUGARREN ATALA

 
Iazko hezurrak
Unai Elorriaga, 2014

Kezkaz eta obsesioz bizi da Irene Arrias: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Joera du indarkeriari erreparatzeko, eta arakatu ere egiten du liburuetan, egunkarietan, interneten, baladetan, sehaska kantetan.

      Unai Elorriagaren bosgarren nobela honek, gertakari saminen sare bat josiz, sufrikarioaren aurrean paratzen gaitu, krudeltasunaren ispiluari begira. Zirrara eragiten du horroreak bezala beldurrak edonoren gogoan.

bideoak:
Sautrela (2014-12-19)
kritikak:
Indarkeriaren historia hurbila, Iraitz Urkulo, Berria, 2014-12-21
«Telebista eta Interneten nagusitasunaren aroan, Elorriagaren proposamenak denok, neurri handi nahiz txikiagoan, pairatzen dugun indarkeriaren aurreko gogortze-prozesu kezkagarriari buruzko beharrezko gogoeta ere bultzatzen du».
Pertsonon erroreak eta horroreak (espiralean eraikitako arkitektura erraldoia), Mikel Asurmendi, argia.eus, 2015-01-09
«Letretan adituek diotenez, historiako espresio bortitzak —historia espresio sozial gehienak bortitzak dira— fikzioaren bidez kontatuak baino ezin dira sinesgarriak izan, ezin bestela objektiboak izan».
Basakeriaren normaltasuna, German Kortabarria, hiruka.eus, 2015-02-20
«Mundu berezia sortu du, beste behin, Unai Elorriagak, oraingoan ez kartoizko ezlekuan, Algortan jaio, hazi eta bizi den protagonistaren inguruan baizik. Bortxak eta hark eragindako saminaren obsesioaz bizi da Irene Arrias, haietan du jarrita arreta eta haien ikuspegitik begiratzen du mundua».
Indarkeriaren muinean, Javier Rojo, El Correo, 2015-02-28
«Liburu osoa alderik alde zeharkatuz ideia nagusi bat topatzen dugu, liburuan bertan esplizituki adierazten dena: Indarkeria ez da salbuespena. Irakurlea ukabilkada batez bezala astintzen du liburu honek, eta jakina, hori ez da meritu txikia».
Ene bada! Kasik infinituen liburua, Edorta Jimenez, Deia, 2015-02-28
«Titulua bera ere misteriotsua da, horren nondik norakoa gero zelan edo halan testuan argitzen bada ere. Eskertzekoa da Elorriagak gure hizkuntza eta iraganari egin dien keinua, noraino jo duen gure erroetako batzuen bila. Eskertzekoa, ene bada!, kasik infinituen liburu ausart eder hau, bere osotasunean».
Besteen mina, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2015-03-07
«Intelektoari begira Iazko hezurrak gizakiek beste gizakien kontra buruturiko krimenen eta haien oroitzapenaren gainean proposatzen duen irakurketa erakargarria da, baina dela datuen kopuruagatik dela tonuaren aukeragatik testu itxia gertatzen da eta irakurleari aukera handirik ez dio ematen».
Nobela ote?, Txema Arinas, Berria, 2015-05-28
«Nik uste dut ordea nobelaren betiereko xarma zein funtsa gertutasun horretan datzala, nobelagilearen egiazko meritua, ez baldin bada haren eginkizun nagusia, gertuko eremu zein pertsonaiak sinesgarri asmatzea dela».
Iazko hezurrak, Joxe Aranzabal, Faroa bloga, 2015-06-03
«Hari nagusiarekin batera, idazleak hainbat narrazio labur sartu ditu liburu honetan, indarkeriarekin lotuak. Horiek deskolokatu naute apur bat liburu hau irakurtzerakoan, beharbada narrazio laburrak irakurtzeko ditudan arazoengatik. ».
Hala ere, beti pauso bat aurrera, Saioa Ruiz Gonzalez, Argia, 2015-09-27
«Eta gerraz, biolentziaz, indarkeriaz hitz egiten jarraitzen dugu beste behin ere. Betiko eta betiereko gaia. Iazko hezurrak nobelak erakusten du pauso bat aurrera egin dugula».