Ipuinotan kontatzen dena
historia txipia esan ohi zaiona da,
herritarrek egunerokoan osatzen duten hori.
Bistan da beraz jende eta gertakari errealetan
oinarritu naizela idazteko.
Nik literatura besterik ez diet erantsi,
haiek bizi izandakoak balio sinbolikoa har dezan.
Honenbestez, itzaletik argira
egin nahi duen jendeari eskainitako omenaldia
izan nahi luke liburu honek.