Feriatzaileak
Feriatzaileak
2016, nobela
216 orrialde
978-84-92468-86-7
azala: Xabi Erratzu
Patxi Larrion
1964, Bergara
 
 
Feriatzaileak
Patxi Larrion, 2016

Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruρean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat zerbitzu lanetan ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera.

      Bigarren Mundu Gerra irudikatzeko tanke eta jeep ugari erabiliko zutenez, bi gazte nafarrei ez zitzaien ezinezkoa iruditu produkzio handi hartan negozioa egitea eta, bidenabar, zerbait berezia feriatzea. Lapurreta asmoa ez zen munta txikikoa ordea, nolabaiteko laguntzaren premian zeuden, konplize bat agian. Une horretan justuki abiatuko da kontakizun hau.

      Patxi Larrionen lehendabiziko nobelak, bizitasun harrigarri batez, koktel batean bezala irabiatu ditu jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira.

bideoak:
Sautrela (2016-11-12)
Don Inorrez (2016-10-23)
Don Inorrez (2016-09-29)
Don Inorrez (2016-09-29)
kritikak:
Lapur banden etika, Mikel Ayerbe, Berria, 2016-10-09
«Egoki eraikiriko suspense edota espioitza generoko nobela bati dagokion bezala, sinesgarritasun arazorik ez du aurkitu irakurle honek, eta kolpe edo eserialdi gutxitan ekin dio amaiera ezagutzeko nahiari».
Pikaro modernoak, Javier Rojo, El Correo, 2016-10-29
«Irakurleari informazioa ezkutatzen zaiola dirudi, suspensea lortu nahirik agian. Informazioa ezkutatuz, bestalde, batzuetan oso rokanboleskoak diruditen plangintzei buruzko datu zehatzak ematea saihesten da».
Botere harremanen koktel lehergarria, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2016-12-08
«Zaila zait esaten pertsonaiak on eta gaizto izanaren artean lerratuak ote diren. Gizabanakoen ongiaz eta gaizkiaz harago, funtsean, pertsonen jaidura testuinguruak baldintzatua izaten dela pentsatzen dut».
Feriatzaile feriatuak, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2017-02-18
«Gertaera historikoei beraiei etekina nortzuek ateratzen dioten erakusten du lanak. Ildo horretatik tiraka, Guardia Zibilak, militarrak eta agintariak protagonista dituzten espoliazio, arte ebasketa, eta bestelako negozio ilunen trama aurkezten zaigu».