Poesia kaiera
Poesia kaiera
Walt Whitman
itzulpena: Josu Goikoetxea
2022, poesia
64 orrialde
978-84-17051-85-3
Walt Whitman
1819-1892
 
 

 

Kantatzen diot Norberaren izanari

 

Kantatzen diot Norberaren izanari, izate sinple banako bati,

Baina ahoskatzen dut Demokratiko hitza, eta beste hau: En-Masse.

 

Kantatzen diot fisiologiari burutik oinera,

Ez fisionomia bere hartan ez burmuina bere hartan aski zaizkio Musari, Nik diot Forma osoa dela askogatik preziotsuago,

Andreari Gizonari bezainbeste kantatzen diot nik.

 

Bizitzara handi etorria pasioz, pultsuz eta indarrez,

Alaia, jainkozko legearen pean hazia ekintza askeenerako,

Kantatzen diot Gizaki Modernoari.

 

One’s-Self I Sing

One’s-self I sing, a simple separate person, / Yet utter the word Democratic, the word En-Masse. // Of physiology from top to toe I sing, / Not physiognomy alone nor brain alone is worthy for the Muse, I say the Form complete is worthier far, / The Female equally with the Male I sing. // Of Life immense in passion, pulse, and power, / Cheerful, for freest action form’d under the laws divine, / The Modern Man I sing.