Idatzi ez nuen poema
Hemen dago idaztear nintzen,
baina jaikitzen sumatu zaitudalako
idatzi ez dudan poema.
Berriro gogoratu naiz
Zurichen elkarrekin igaro genuen lehen goizaz.
Nola esnatu ginen egunsentia urratu aurretik.
Noraezean une batez. Beherantz,
ibairantz eta alde zaharrera ematen zuen
balkoira atera ginen.
Hantxe biok, zutik, hitzik esan gabe.
Biluzik. Eguna argitu ahala ostertzari begira.
Hain hunkituta eta zoriontsu. Norbaitek
berton ipini izan bagintu bezala
une hartantxe.