Poesia kaiera
Poesia kaiera
Raymond Carver
itzulpena: Harkaitz Cano
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-56-3
Raymond Carver
1938-1988
 
 

 

Emakume horren bizitza osoa

 

Lo kuluska baterako etzan nintzen.

Baina begiak ixten nituenero

hodei-xerloak bare pasatzen ziren itsasartearen gainetik,

Kanadara bidean. Zer esan olatuez. Hondartzan lehertu

eta gero atzera berriz. Badakizu ez naizela asko amestekoa.

Baina bart gauean itsas ertzean hileta bat

topatu genuela amestu dut. Txunditu egin nau horrek.

Eta segidan nahigabetu. Baina zuk besoa ukitu

eta esan didazu: “Lasai, laztana. Emakume hori

oso zaharra zen jada, eta lagunak bizitza osoan maite izan zuen”.