Ezbaia
Gaur goizean erdi bi
eginda nago
nire buruarekiko arduraz
editorearekin hartutako zorren
eta etxepeko errekaren
tiradizoaren artean. Neguak
dakartzan ortzadar-amuarrainek
dute errua. Egunsentia kasik, marea
gora. Kinka ttipi hau ebatzi ezin
eta ezbaiak bere horretan
darraiela ere, arrantza
hastear da errekan…
Berdintsu biziko ez naiz ba, zoriontsu,
edozer erabakita ere.