Poesia kaiera
Poesia kaiera
Raymond Carver
itzulpena: Harkaitz Cano
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-56-3
Raymond Carver
1938-1988
 
 

 

Beldurra

 

Beldurra diot etxe atarira letorkeen polizia autoari.

Beldurra gauez lokartzeari.

Beldurra ez lokartzeari.

Beldurra berpizten den iraganari.

Beldurra hegaldatzen den orainari.

Beldurra gau mortuan jotzen duen telefonoari.

Beldurra ekaitzen elektrizitateari.

Beldurra masailean orbana duen emakumezko garbitzaileari.

Beldurra zakurrei, koskik egiten ez dutela esan arren.

Beldurra antsietateari.

Beldurra hildako lagun baten gorpua identifikatu beharrari.

Beldurra dirurik gabe geratzeari.

Beldurra diru gehiegi izateari, hau sinetsiko ez didazuen arren.

Beldurra soslai psikologikoei.

Beldurra beranduegi ailegatzeari eta beldurra inor baino lehenago ailegatzeari.

Beldurra gutun-azaletan seme-alaben kaligrafia antzemateari.

Beldurra haiek ni baino lehenago hil eta ni errudun sentitzeari.

Beldurra ama eta biok zahartzean elkarrekin bizi beharrari.

Beldurra nahasmenari.

Beldurra gaurko eguna zorigaitzeko lerro sorta batekin amaitzeari.

Beldurra ni jaikitzerako alde egin duzula ikusteari.

Beldurra ez maitatzeari, eta beldurra aski ez maitatzeari.

Beldurra maite dudana maite ditudanentzat hilgarria izateari.

Beldurra heriotzari.

Beldurra luzeegi bizitzeari.

Beldurra heriotzari.

Hori jada esan dut.