Nire alaba eta sagar tarta
Zati bat jarri dit labetik
atera berria. Lurruna dario
goiko arrailduretatik. Azukre bizigarria
—kanela—, azalean kurruskari.
Baina betaurreko beltzak daramatza
sukaldean goizeko hamarretan,
dena ongi doan itxuran.
Tartari puska kendu, aho parera eraman
eta putz egin diot. Nire alabaren sukaldean,
neguan. Sardexka iltzatu diot tartari,
nire buruari esanez ez nukeela muturrik sartu behar.
Alabak dio maite duela mutil hori. Ezin zuen
okerragoa izan.