Poesia kaiera
Poesia kaiera
Raymond Carver
itzulpena: Harkaitz Cano
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-56-3
Raymond Carver
1938-1988
 
 

 

Nire belea

 

Bele bat etorri zait leiho pareko zuhaitzera.

Ez zen Ted Hughesen belea edo Galwayren belea.

Ez eta Frostena, Pasternakena edo Lorcarena ere.

Bataila ostean odolez likistutako

Homeroren beleetarik ere ez. Bele arrunta zen.

Bizitzan inon bere lekurik topatu ez

eta deus aipagarririk egin ez duena.

Tarte batez pausatu da adarrean.

Gero hegoak zabaldu ditu zoragarriro

nire bizitzatik alde egiteko.