Poesia kaiera
Poesia kaiera
Raymond Carver
itzulpena: Harkaitz Cano
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-56-3
Raymond Carver
1938-1988
 
 

 

Nire emaztea

 

Bere arropa guztia hartuta desagertu zait emaztea.

Nylonezko galtzerdi parea utzi du eta

orrazteko eskuila baten arrastoa oheburuan.

Begiratuko zenieke, arren,

nylon zalangatu horiei eta eskuilaren hortzetan

harrapatuta geratu diren ile beltzei?

Galtzerdiak zuzenean zabor poltsara; eskuila,

neuk erabiltzeko gordeko dut. Ohea soilik

zait arrotza: zer egiten du hor?