Aurkibidea
Aurkibidea
aterpea
hitza duten horiek
babes etxe bat dela diote
ez da
etxe bat ere
soilik horma pare bat
tartean jende ugari
teilatu bat gainean
ez lorerik
leihoetan apaingarri
ez argazkirik horman
ez moketarik
neonezko argia
eguna joan eguna etorri
barrualde hitsak
kanpoko itxura ere
hits
fatimak
bere haurren eskuak
bilatzen ditu gauez
oihuek
ikaratzen dituzte
amets bakoitzean
atzerrian da
bakardadea
urrunean
da sorterria
etxerik ez
alemania aberri batuan
beste “harrera etxe” bat
kiskali da
teilatu eta hormak galdu dira
hilik da jendea
soilik errautsa eta kea
hezur-azalak
kiskalita
hitza duten horiek
ez diote ezer
gainerako gehienak
ere isilik
daude
1993