Aurkibidea
Aurkibidea
soul sister
jada joana den
norbait
betiko
agurtzea
oroitzapen uneek eta oroimen hutsuneek
bizirik higikor
diraute
guretzat utziak
neure-neure dudan egia
pentsatu eta diot:
AUDRE LORDEk
bizi izan zuen
bizitza osasuntsu bat
lesbiana, beltz, erresistentziaz betea
gizarte eri batean
hilzoriko planeta batean
58 urte beteta hil zen
heriotza arrunt bat
diagnostikoz: minbizia
haren eraginak bizirik dirau
haren obretan
haren hitzen
eskarmentua daramagu
gure ikusmoldeetan
oroitzapenak
1984an emakume alemaniar beltzek
afro-aleman kontzeptua
sortu zuten AUDRE LORDErekin batera
gureak ez ziren
izendapen ugari baikenuen
gure buruari deitzeko moduko izenik
ez baikenuen ezagutzen
hor da arrazakeria
isilka eta jendaurrean irensten gaituen
eritasun baten aurpegi zurbila
gaur
deitoratzen dugu poeta beltz handi baten
ahizpa lagun eta burkide baten heriotza
haren eraginak bizirik dirau
haren obretan
haren hitzen
eskarmentua daramagu
gure ikusmoldeetan
1992, Bethi eta Jonathani