Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

exodoa

 

euria ari du

zerutik malkotan

jendeak

herria uzten du

zorroak aldean

eta haur

eskuhezurtsuek

arnasgabe eusten diete

atzokoaren hondarrei

bizirik

 

batzuek ez dute

lortzen

egun berean

hiltzen dira edo

hil dira dagoeneko

erdibidean

oraintsu eta

inoiz ezaren

artean

 

hegaztiak

presati lotzen zaizkio

ihesari

hodei arteko

hegada beltzurdina

 

inongo lekutan

inon hitzeman gabeko

salbazioa soilik

aldaketa bat

paisaia

dardarti

laster odolgabe

batean

itzal

 

noizean behin

hamaika gorpu

zati

solteetan

la nda re ak pe rts on ak

eta an im ali ak

 

zorigaiztoko

ikuskaria

oraindik ikusten duten

begiak buruan

oraindik bizi diren

horientzat

 

sarrats usaina

deskonposizio lurrina

jasangaitz

usaintzen duten

sudurrak dituzten

horientzat

 

jada ez dira asko

 

exodoa

ezerezerako

abiatze bat

etorrerarik gabea

 

1995-03-03