gaia: lan eskaera
nire izena
hau eta bestea da
hangoa eta hemengoa naiz eta
hau eta hori dut lanbide
hona hemen
zereko zera bukatu izanaren
ziurtagiria
galderarik izanez gero
edo zerbait faltako balitz
jar zaitez harremanetan
inorekin
faborez
inon ez
mila esker
1993, Dorisi eta Erikari