Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

iraultzaren beste muturrean

 

kafea edatea

asaldaturik

erailketez eta eguneroko heriotzez

solasean

 

itxaropena eta sumina

haziz doaz

“plastikoaren ordez jutea” ekintzetan

 

nikaraguako eta

tanzaniako kafea eta

hegoafrikako

fruiturik ez

 

ahal duguna

egiten dugu

uzten diguten

horretan

 

eta politikariak

iskanbiletan

korapilatzen direlarik

eta armaz hornituta

gizalegera eta ordenara

deitzen duten

bitartean

 

terroristatzat

erreko dituzte

erreboltari bakanak

 

eromenaren ertzean

pilatzen da heriotza

 

begirada katiluan

entseatu du mehatxua

areago okertzen bada

harriak

jaurtitzen

hasiko gara

 

1986, Niiri