Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

eguna joan eguna etorri

 

iragarkiak apaingarri

metroan eta

geltokian

kontrolatzaileak

hor daude,

zain

 

jendea

presaka atzera-aurrera

“erretzea kaltegarri da”

igo eta jaitsi egiten dira

“berlinen elkarrekin biziz”

eskaileretan

gora eta behera

erosketak egiten dituzte

“atzera, mesedez”

etxera doaz

 

arratoiak bazkan

burdinbidean

harri artean

patatak ketchup

edo maionesaz

ikasleen ogitartekoak

ere badira

 

gizon-emakumeak

badoaz

beroki maiztuetan

bankuetan

egiten dute lo

amesten dute esna

zigarro puntak bilduz

zezelka aritzen dira

birao isilka

 

oinezkoak barrez

han eta hemen

batzuek betzuloak urdin

edo sudurra urraturik dituzte

bat negarrez ari da

beste bat edaten

beste bat erretzen

 

jai eta lanegun

gau eta egun

denbora

badator

eta badoa

 

iragarkiak apaingarri

metroan

eta geltokian

kontrolatzaileak

hor daude,

zain

 

“erretzea kaltegarri da”

patatak arratoien bazka

bat negarrez

jendea presaka atzera-aurrera

badoa denbora

 

“elkarrekin biziz”

batzuk hiltzen dira hordi

urraturik

edo garbi-garbi

 

“atzera, mesedez”

 

jai eta lanegun

iragarkiak apaingarri

 

1995-03-17