Aurkibidea
Aurkibidea
alemania udazkenean
ez da egia
egia ez denik
halaxe izan zen
lehenik lehenengoz gero berriro
halaxe da
kristal hautsien gaua:
1938ko azaroan
zapart egin zuten lehenengoz
leihoetako beirek
gero
behin eta berriro
giza hezurrek
judutar eta beltzenek eta
eri eta ahulenek
ijito, erromani eta
poloniarrenek lesbiana eta
gayenek hauenek eta horienek
eta haienek eta besteenek
eta eta
lehenik bakan batzuk gero asko
gero eta gehiago:
eskua jaso eta bat eginez
txaloak joz
edo gordean aho zabalik begira
hura bezala
eta hura
eta hori eta hori
eta hori eta hura
lehenik noiz edo noiz
gero behin eta berriro
jada berriro?
kasu bakan bat:
1990eko azaroan
angolako antonio amadeo
neonaziek zuten
eberswalden
erail
handik gutxira emakume zuri
alemaniar bat haren umeaz
zen erditu
emakumearen etxea
handik laster
zuten triskatu
aizu eta
polizia
hain zen berant iritsi
berantegi izan baitzen
eta egunkariek hainbeste zituzten hitzak
neurtu
isiltasuna baitzuten berdindu
eta telebistan irudirik ez
erailketaz
gertakariaz azalpenik ez:
alemania bateratu berrian
bere buruari hain gogotsu
gogotsuegi
birbateratu deritzon horretan
bertan erre zituzten
han eta hemen
lehenik etxeak
gero pertsonak
lehenik ekialdean gero mendebaldean
gero
lurralde osoan
lehenik lehenengoz gero berriro
ez da egia
egia ez denik
halaxe izan zen
halakoxea da
alemania udazkenean
ikaratzen nau neguak
1992