Aurkibidea
Aurkibidea
afro-alemana I
Afro-alemana zara?
… a, ulertzen dut: afrikarra eta alemana.
Nahaste interesgarria da!
Badakizu, batzuek oraindik ere uste dute
mulatoak nekez
iritsiko direla
zuriak bezain urrun
Nik ez dut uste hala denik.
Heziketa egokia jasota, jakina…
Zurea bai zortea
hemen hazi izana
zer eta guraso alemanekin. Pentsa!
Itzuli nahi zenuke?
Nola ez zarela inoiz izan aitaren sorterrian?
Lastima da… Hara, nire iritzia nahi baduzu,
nor bere jatorriak bereizten du.
Ni, adibidez, Westfalenekoa naiz,
eta hangoa sentitzen naiz,
hain justu…
Ene bada! Munduan zenbat miseria!
Pozik egon zaitezke
oihanean geratu ez zinelako.
Han ez zinen hain urrun helduko!
Benetan neska azkarra
zarela, alegia.
Ikasketetan saiatua bazara,
Afrikako zure jendeari
laguntzeko modua izango duzu:
horretarako izendatua izan zara,
ziur zuri entzungo dizutela,
gutarrei, ordea…
handia da kulturen arteko aldea.
Hemen zerbait egin, zer diozu baina?
Ze arraio egin nahi duzu ba?
Ez, ez, hemen ere dena ez da urre,
baina nork bere etxea goberna dezala
beste ezertan hasi baino lehen!
1985