Aurkibidea
Aurkibidea
udaberria
amaitu da negua
itzali dira argi kateak
badatoz udaberriko aisian
jantzi etniko multikulturalak
ondo datozkie
afrikar erako
ile txirikordak
eta norberak egindako kateak
lepo-aldaketan
wolofera ikastaro bat
eta kuskusa berezko errezetaren arabera
laborantza biodinamikoko artatxikiarekin
behe denboraldian
hiru asteko danbor ikastaroa senegalen
casamanceko
hondartza-etxola
autentikoetan
beste nonbait dantzan ari dira
brasildar edo akaso
japoniar erara
ondoko bizilagun atzerritarrak
nongoak ote dira?