Poesia kaiera
Poesia kaiera
June Jordan
itzulpena: Ane Garcia Lopez
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-43-3
June Jordan
1936-2002
 
 

 

Bosnia Bosnia

 

Tamalez

ez dago petroliorik

haren hankartean

 

4 urteko neskatxa musulmana eta

haren 5 urteko ahizpa

eta 16 urteko umezaina

eta 4 urtekoaren 20 urteko ama/haur

musulman hori taldean bortxatua

egunsentian hasi eta iluntzera, denbora madarikazio izan arte

 

Tamalez

ez dago petroliorik

haren hankartean

 

Tamalez ez dago petroliorik

Srebrenica eta Sarajevoren artean

ez eta bizitzaren eta genozidioaren

artean ere

 

Tamalez

ez dago petroliorik

 

Tamalez

ez dago petroliorik

haren hankartean

 

Somaliako emakumea

20 kilo pisatzen duena eta

herrixkako zaharrak lurperatu dituena eta

lurperatu dituena herrixkako haurrak

pisu urriagoa zutenak berak orain duena baino,

horrenbeste egunetako gosea eduki ostean

zabal-zabalik,

eulientzako bazka

 

Tamalez

ez dago petroliorik

Los Angeleseko South Central auzoan

eta gizon akitu eta emakume astinduen artean

eta giza hondakin afrikar eta asiarren artean

eta gaztelera nahiz ingelesa hitz egiten duten

etxegabeen artean

eta droga-saltzaileen eta drogazaleen artean

eta jendearen eta polizia kriminalaren artean

tamalez

ez dago petroliorik

 

Tamalez

ez dago petroliorik

haren hankartean

4 urteko neska musulmana

 

Tamalez

ez dago petroliorik

haren hankartean