Poesia kaiera
Poesia kaiera
June Jordan
itzulpena: Ane Garcia Lopez
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-43-3
June Jordan
1936-2002
 
 

 

Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat

 

Izar bilakatu ez den iluntasunaren antzera daude zain,

luzaro eta goiz, ezbeharreko gela bakarrean

mutila ez da mugitzen gehiago

 

Negar mehetan ahoa, irtenbide eskasa ihes egiteko suari

garrak dio erretzeko gorputza

eskatzen du gerrako lurperatzea

 

Emakumea eta bere belaunak astiro ixten (ate bat sutan)

ez dezaten jarrai odoletan lehen bezala

mutila ez da mugitzen gehiago