Poesia kaiera
Poesia kaiera
June Jordan
itzulpena: Ane Garcia Lopez
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-43-3
June Jordan
1936-2002
 
 

 

Gaur egun heroiak

 

Gaur egun heroiak

sehaska bila ateratzen dira hotzera,

bilatzen dute

hasierentzako hilerri bat

(hilgarria da ironia

ikarak hartzen ditu haurrak

ortu santu isiotuko miaketan

zer

zer da

zer da gizatasuna berotan

besoak

loak bizirik daudela?)

Begiratu.

Bilatu bizitza

Bilatu bizirik gaudenon islak,

gure benetako arazoa:

dirua da dirdiratsu egiten gaituen eguzkia.