Poemak ere
Zein polito lerratzen diren zuhaitzak muino-gainetan.
Maiatzak berdez janzten du leku hura. Zuhaitzen gibelean
etxetxo zuriak berriketan ari dira
gauza zuri eta bareei buruz: itsasontzien arribadak,
udatiarren iritsierak, txorienak, maiteminduenak. “Ni ere —esan zuen—
banoa, banoa”. Eta poemak ere
itxi du ahoa klarionezko gurutze batekin.