Zeharka
Txoria so nuen. Erlojua geratu egin zen.
Harri bat daukat, neurea, itsasoaren bazterrean —dio—.
Teilatu bat dut neure parteko. Horregatik
da horrelakoa, gorria, eta ni ere gorritu egiten naiz.
Ez zintudan biluzten ikusi, ni hara begira nengoen,
zure orpoak baino pixka bat bazterrerago,
zure adatsa baino pixka bat gorago. Han
zerua bakarrik zegoen. Ez nuen ikusten.