Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Azken hitzak

 

Ez zuen norekin hitz egin. Indarrez ematen zion mailuari. Gaua zen.

Ez zuen ongi ikusten zer ari zen iltzatzen. Banku bat? Kutxa bat? Ate bat?

Mailuari ematen zion beti. Azken lagunak

galdetu zion, lasai: “Zer habil?”. Eta hark are lasaiago

erantzun: “Arbendolak txikitzen”. Eta bizpahiru bota zizkion

probatzeko. “Ederrak!” esan du besteak. Orduan,

mailua altxatu, eta ezkerreko eskua jo zuen,

etsai ikusezin bat balitz bezala. “Hauek hobeak”, esan zion.

Baliteke hala gertatu ez izana. Ilundua zen. Ez zen ezer ikusten.

Beherago, trenak txistu egin zuen. Bestea desagertu egin zen.