Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Gautu du

 

Amaitu da arratseko festa ere.

Eta inola ere ez dakigu

zer deitoratzen zuten, zer ospatzen.

Halako batean, argiak piztu dira, eta itzali.

Leihotik ikusi ditugu musikariak;

isilik zeharkatu dute etorbidea,

bizkarrean harturik

brontzezko instrumentu eskergak.

Gera zaitez, beraz, hemen,

erre ezazu zigarreta

sosegu handi honetan,

ametsezko deus-ez honetan.

Gor-mutuak estatuak.

Gor-mutuak orobat poemak. Gautu du.