Arratsaldea
Loreak ureztatzen ari zen. Ura entzuten zuen balkoitik tantaka.
Lauzak blai zeuden, eta zahartzen ari ziren. Etzi,
balkoia erortzen denean, bera airean geratuko da,
isilik, eder, eskuetan hartuta
haren bi loreontzi handiak: geranioak eta irribarrea.